Badator Aiurri berritua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 5a, 13:07

Bihar eta ostiralean zehar banatuko da Aiurri aldizkariaren 438 zenbakia. Kolorez jantzita etorriko da, diseinu nahiz atal berriekin. Aiurriko lantaldeak aspaldidanik eman nahi zuen pausoa gauzatu da modu horretan eta irakurleentzat aldizkari erakargarriagoa egiten saiatu gara. Ohi denez, eskualdeko herritarrei eginiko elkarrizketa eta erreportaje mordoa bilduko du. Segidan gai zerrenda:

*Azalean Mikel Elduaien urpekari billabonatarra, Getariako uretan Aiurri eskuetan.

-Hitzak hots: Haritz Mujika

-Eskualdeko kataluniarrak galdeketaren bezperatan

-Andoain: Martin Ugaldek tokia merezi du euskaldunon oroimenean

-Amasa-Villabona: Mikel Elduaien urpekariari elkarrizketa

-Asteasu: Gabi Otegi bide asfaltatzailea

-Zizurkil: Bigarren eskuko azoka / Berdintasunaren aldeko zikloa

-Aduna: Kultur Asterako prest

-Larraul: Yuqueri Pedreira, Montevideotik Larraulera

-Herritarren txokoa: Pakita Beldarrain Zugasti

-Tokian tokiko, garaian garaiko: Joxe Ramon Ugarte 'Kaxko'

-Pil-pilian: Pilar Antolin Arizmendiren Bakailao enpanada

-Harpidedunen arteko zozketa: Errigora ekimenaren bi saski eder

-Eskualdea irudi bidez, hamabostean behin

-Zorion agurrak eta agenda

-Azkena: Aldizkari berrituaren aurkezpena

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!