Euskadiko 2. mailako Aizkora txapelketaren finala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 3a, 15:50

Joan zen larunbatean lehia handiko finala jokatu zen Asteasuko pilotalekuan, azken momentura arte ez zen argitu ez nor izango zen eguneko garailea, ez nortzuk izango ziren datorren urterako lehen mailara igoko ziren bi azkolariak. Azkenean Mikel Larrañaga 24 urteko aizkolari azpeitiarra nagusitu zen. Bigarren postua Ugaitz Mugertzarentzat izan zen:

Ondorioz, bigarren mailan hiru urte (Mikelek) eta bost urte (Ugaitzek) igaro dituzten aizkolariak biak, datorren urtean aizkolari handienekin maila nagusian aritzeko eskubidea lortu zuten larunbatean.

Aizkolari bakoitzak sei pago-enbor ebaki zituen:

bi kanaerdiko (54 ontzakoak), bi 60 ontzako eta bi oinbiko (72 ontzakoak).

Asteasuko azken denborak:

 

MIKEL LARRAÑAGA ELGARRESTA (Gi)

19’

59’’

Ugaitz Mugerza Mendizabal (Gi)

20’

33’’

Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga (Gi)

21’

04’’

Eneko Otaño Aizpuru (Gi)

22’

44’’

Arkaitz Jáuregui Gorrochategui (Ar)

24’

11’’

Aratz Mugertza Mendizabal (Gi)

25’

54’’

Beraz, apurka-apurka datorren urterako aizkora mailak zehazten doaz, bigarren mailako lehiak berarekin dituen aldaketei dagokionez behintzat:

* Aurten bigarren mailakoak izan diren Antonio Senosiain eta Manuel Kañamares nafarrak, ekainean Zumarragan jokatutako bigarren mailako kanporaketan aritu ez zirenez, 2015ean hirugarren mailan egongo dira.

* Eta esan bezala, Mikel Larrañaga (24 urte) eta Ugaitz Mugerza (27 urte) gipuzkoarrak, datorren urtean lehen mailan aritzeko eskubidea eskuratu zuten Asteasun.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!