Ugareko aparkaleku sistema berriaren aurkezpen bilerak, bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko aza. 3a, 11:40

Udalak prest du Ugare auzoan aparkatzeko sistema berria arautuko duen ordenantza. Ekainean auzotarrekin egindako bileretan ordenantzaren premia babestu zuten auzotarrek, ekarpen ezberdinak egitearekin batera. Egoiliarrentzat erreserbatutako aparkalekuak ardatz izango ditu sistema berriak eta haren nondik norakoak argitu eta azken ekarpenak jasotzeko bi batzar egingo dira. Azaroaren 4an, euskaraz, eta azaroaren 5ean gaztelaniaz. Bi batzarrak Atxulondo kultur etxean izango dira (Jubilatuen lehengo lokalean) iluntzeko 19:00etan hasita.


 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!