Santtio zinekluba ekimena abian da Gurea zineman

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 30a, 12:21

Atzo arratsaldean abiatu zen Udaleko kultura sailak bultzatutako Santtio zinekluba ekimena. Aurrerantzean, garai bateko filmak ikusteko aukera izango dute Santio egoitzako egoiliarrek, haien senideek eta nahi duten herritarrek ekimenaren baitan, hilean behin, asteazkenetan, doan. Santio egoitzako egoiliarrek aukeratuko dituzte pantailaratuko diren filmak. Atzoko lehen emanaldirako, Paco Martinez Soriaren 'El abuelo tiene un plan' filma aukeratu zuten. Santioko egoiliarrek, iraganera jauzi eginez eta palomitak janez, gozatu ederra hartu zuten atzokoan Gurea zineman. Hurrengo saioa azaroaren 26an izango da: Miguel M. Delgadoren 'El padrecito'. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!