15:30tan hasi zen jaialdian, aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako neska-mutilek jokatu zituzten euren arteko esku pilota partidak. Partidak, frontoiaren aurrealdean, erdialdean eta errebotean jokatu ziren eta jaialdiko lehen zatiaren amaieran, pilotalekuaren aurrealdean azken lau partidak jokatu ziren, maila bakoitzeko pilotari onenekin. Azken partida baina, berezia izan zen: Behar Zana pilota elkarteko lau nesken artekoa izan baitzen norgehiagoka.
Ondoren, Joko Garbiko erakustaldia eskaini zuten Behar Zanan ikasten ari diren haurrek. Saio polita izan zen, non bertan erakutsi zen ahaleginak egiten ari direla Villabonan tradizio eta indar handia izan duen kirola berreskuratzeko eta pixkanaka argia ikusten ari dela.
Jarraian, haur guztiei merienda eskaini ondoren, Paxakako kantxaren prestaketa egin zen. Bertan, aurten Villabonako eta Oiartzungo Paxaka txapelkelketetan finalista eta txapeldunak izan zirenek hatu zuten parte. Batetik Iñaki Lizaso eta Eneko Maiz eta bestetik, berriz, Imanol Arruti eta Iñaki Esnal. Erakustaldi hau, Oiartzungo Txost taldeak bultzatu zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Berria Egunkariaren babesarekin eraman zen aurrera.