Umorea, barrea eta emozioak, guraso eskolako tailerra Aita Larramendi ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 28a, 18:30

Azaroaren 4an, 18an eta abenduaren 2an -hiruak asteartez- “Umorea, barrea eta emozioak” izenburuko tailerra izango da. Tailerraren alderdi teorikoa gazteleraz eta praktikoa elebitan eskeiniko da Virginia Imaz “Oihukalari Klown” antzerki taldeko kidearen gidaritzapean, 15:30etik 18:00era, Txistokiko jangelan. Tailer honen bidez, umoreak bizitzako arlo askotan izan dezakeen eragina aztertuko da: osasunean, gatazkak bideratzeko tresna bezala, barrea estresa askatzeko, etab.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!