Gaur asteartea, berriz pantailaratuko da Lasa eta Zabala filma Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 28a, 13:18

Lasa eta Zabala filmak asteburuan zehar eta atzo, ikuslearen egunean, Amasa-Villabonako Gurea zineman izan duen arrakasta beroa ikusita, gaur asteartea, beste behin filma pantailaratzea erabaki dute Udaleko kultur arduradunek. 21:00etan izango da herrian bertan Pablo Maloren azken lana ikusteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!