Azaroaren 8ko mosaiko erraldoirako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 28a, 13:10

Gure Esku Dago ekimenak azaroaren 8an Donostiako Zurriola hondartzan antolatu duen mosaiko erraldoian parte hartzeko deia egin du Aiztondoko ekimenak. 5000 pertsona bildu nahi dituzte eta parte hartzeko, ekimenaren sinbolo izango den aterkia eskuratu behar da, 5 euroren truke. Villabonako Gurea zineman izango da horretarako aukera urriaren 30ean, azaroaren 5, 6 eta 7an 18:30etatik 20:00etara. Gainerakoan: www.gureeskudago.net webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!