Bileretara uste baino gazte gutxiago agertu bada ere, idatziz jasotako eta bileretan bildutako ekarpenak askotxo izan dira. Hilabete barru ondorioak aterako dituzte, bilera horietan jasotako ekarpenak jaso eta aztertu ondoren.
Urriaren hamalauan Gaztetxean deitu zuten bilera oparoa izan zen, bertatik proposamen zehatz ugari atera zirelako: gazteentzako programazio zehatza lantzeko eskaera, gazteak bildu edota entseatzeko eraikin publikoen berrantolaketa, tailer eta baratza komunalak sortzea, elkarlanean jarduerak burutzeko herriko elkarteen sarea osatzea, alokairu soziala sustatzeko etxebizitza hutsen kudeaketa egitea...
Horiexek dira askoren artean bota zituzten proposamenak, eta partehartu.wordpress.com blogean irakur daitezkeenak. Ideia eta proposamen sorta hori azken ondorioetan azalduko dira. Prozesua amaitu aurretik, ordea, bi hitzordu berri deituko dituzte. Biak Basteron, azaroaren 5ean eta 19an hurrenez hurren. Biak ere irekiak izango dira.