Non: Zizurkilgo liburutegia (Atxulondo Kultur etxea)
Eguna: Azaroak 20 (osteguna)
Ordua: Arratsaldeko 18:00etan.
Inskripzioa: 10 euro (3 hitzaldientzako)
Izen-ematea: Liburutegian (azaroak 18a azken eguna) / Tfnoa: 943693554
Nori zuzendua: Guraso zein hezitzaileei (magisteritza ikaslee, ipuin kontalari... eta, oro har, haurrekin diharduten guztiei).
Juan Carlos Alonso psikologoak haur literatura umeak bere barne mundua hobeto ulertzeko tresna ezin hobea dela aldarrikatuko du, beldurrak, ilusioak, kezkak... Ipuinek eskaintzen dituzten arretarako eta lasai egoteko aukerak egokiak dira barruko mundu hori elikatzeko.
Bere hitzaldiek jendetza bildu ohi dute, beraz, parte hartzera animatzen dituzte antolatzaileek guraso eta hezitzaile guztiak.