Aurten 80 urte bete dituzten zizurkildarrei omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 27a, 14:19

Azaroaren 16an omenaldia eskainiko diete Zizurkilgo jubilatu elkarteko kideek aurten 80 urte bete dituzten herritarrei. Eguerdian meza izango dute Aratzazuko Ama elizan eta ondoren bazkaria Oianume jatetxean (Urnieta). Bazkalondoan omenaldia eta dantzaldiarekin gozatuko dute bertaratutakoek. Izena emateko epea azaroaren 8an amaituko da Zizurkilgo jubilatu elkartean bertan. Hauexek omenduko dituzten zazpi herritarrak, emakumeak guztiak:

-Antonia Magariños

-Izaskun Zubiarrain

-Rosario Remedios

-Carmen Morena

-Adela Minaya

-Catalina Reus

-Mikeli Goikoetxea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!