Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak bere odol-emaile garrantzitsuenei intsigniak eta diplomak banatuko dizkiete datorren igandean -urriak 26-, Oianume sagardotegian. Intsignia, diploma eta garaikurrak, 25, 40 eta 50 aldiz odola eman duten emaileei emango zaizkie. Horrez gain, odol emaile bikainei omenaldia ere eskainiko zaie (60 aldiz odola eman duten emakumeei eta 70 aldiz odola eman duten gizonezkoei).
Aurtengo edizioa Lasarte-Oriako delegazioak antolatuko du eta bertan Aia, Andoain, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Billabona, Hernani, Ibarra, Irura, Orio, Tolosa, Urnieta eta Usurbilgo delegazioak parte hartuko dute.
Urnietako odol emaileak Zilarrezko dominak: Julian Aguirre Nuñez Rosa Elosegi Beloki. Mikel Izagirre Rekondo. Jon Martin Sarasua Solaun. Simon Urbizu Telleria. Urrezko dominak: Mª Carmen Diez Alonso. Carlos Alamo Pineda.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!