Plaza berrituaren lehen urratsa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 26a, 11:03

Udalak lehiaketara eraman zuen plaza berriaren eraikuntza, baina azken erabakia herritarren esku utziz. Abiapuntua oso zehatza zen: oinezkoei zuzenduriko gunea behar du izan, autorik gabekoa.
Lehiakideen artean hiru finalista sailkatu ziren, eta bakoitzak egindako proposamena aurkeztu ondoren, herritarrek Albert Fuentesen egitasmoa lehenetsi dute.

Iritzia | Emaitzak:

Laurehundik gora herritar Bertan arreta bulegotik igaro ziren bozka ematera, urriaren 9tik 11ra bitartean. Zehazki, 430 bozka zenbatu zituzten. Zenbaketa urriaren 11n egin zuten, hiru arkitektoak bertan zirelarik. Horra emaitzak:
• Irabazlea: Albert Fuentes. Guztira 186 bozka.
• Bigarrena: Olatz Alonso.  Guztira 164 bozka.
• Hirugarrena: Jon Ugalde. Guztira 78 bozka.

Emaitza jakin eta gero, plazaren eraldaketa Albert Fuentesen egitasmoaren arabera burutuko da. Maketako irudiak argi erakusten duen bezala, etorkizuneko San Juan plaza autorik gabekoa eta oinezkoena izango da. Udalak eskatu bezala, herritarren topaleku eta aisialdiaz gozatzeko unea izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!