Bertan, Paxakako partida eta Joko Garbi modalitateen erakustaldiez gain; Villabonako Behar Zana, Adunako Txulobi, Zizurkilgo Ziotza, Angeluko Hardoytarrak eta Hazparneko Noizbait taldeetako pilotariek parte hartuko dute.
Villabonako Bearzana pilotalekuan, arratsaldeko 15:30tan hasiko den jaialdian; aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako haurrek jokatuko dute.
Guztira 100 neska-mutil espero diren jaiali honetan, programa honako hau izango da:
- 15:30etatik 17:30etara 5 taldeen arteko pilota partidak.
-17:45tatik 18:15tara Behar Zanan Joko Garbian ari diren haurren erakustaldia.
- Jarraian, parte hartzaile guztiei merienda emango zaie.
-18:30etan PAXAKA erakustaldia izango da.
Partida hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Berria Egunkariak babestuta egongo da eta Oiartzungo Txost taldeak hitzaldi didaktikoa emango du Joko Zuzenen eta Pilotaren inguruan orokorrean partidak dirauen bitartean.
Partidan, Villabonako eta Oiartzungo Txapelketetan txapeldun eta azpitxapeldun geratutako pilotariek jokatuko dute: LIZASO-MAIZ & ARRUTI-ESNAL
Pilotazale guztiak animatuta daude igande arratsaldean jaialdi polit honetaz gozatzeko.