Ludotekan izena emateko epea zabalik dago. Deitzaileek gonbita luzatu dute, “funtzioa ludikoa da, izan ere haurrek jolasaren bidez ikasten baitute eta sozializatzen baitira. Jolas librea, jolas kooperatiboa eta tradizionala, kantuak, jostailuak, tailer sortzaileak eta irakurketak topatuko dituzu ludotekan. Gainera, hilero jarduera bereziren bat, festa bat edo merienda bat egiten da”. Ludotekara etortzeko, matrikulatze fitxa bete eta 10 euro ordaindu behar dira azaroaren 6a bitartean, Ludotekan bertan. Bertan bulegoan edo Lekaio Kultur etxean ere matrikulatzea gauzatu ahal izango da.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera,
17:00-19:00. Arantzubiko eskola zaharrean.