Salesiar ikastetxearen urrezko ezteiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 23a, 19:59

Salesiar kongregazioak eta ikastetxeko lantaldeak Urnietako salesiar ikastetxearen urrezko ezteiak ospatuko dituzte, ostiral honetan. Antolatzaileek iragarri dutenez, ekitaldia aitortzarako eta oroitzapenerako izango da, baina baita etorkizunera begiratzekoa ere. Urte hauetan guztietan urnietar ugari igaro da ikastetxetik.

Ostiral honetan urteurreneko ekitaldia ospatuko dute.

Sorrera:

“1951 urtean,  salesiarrek, apaizgai berrien heziketarako ikastetxe bat eraikitzeko beharra ikusi zuten. Eta Gipuzkoan egitea erabaki zuten, Juan Manuel Beobide salesiar apaizari emanez lan horren ardura. Honek, Zaragueta-Aristizabal familiaren diru-laguntzari esker 1957ko urtarrilaren 16an Elketa baserria erosi zuen bere 119.017 m2ko lursailarekin.
Ez ziren izan haiek urte errazak eta 1959ko azaroan diru-faltagatik obra gelditu beharra izan zuten. Baina Aita Beobide ez zen geldirik egotekoa, eta lortu zituen ongile berriak. Hauen diru ekarpenei esker, lanak berriz hasi zituzten; aipatzekoa da, Eduardo Atxaga eta Ramon Izagirrek burutu zutela arotz lana.
Horrela, 1964ko urriaren 15ean Enrique María Arrieta zuzendari zela eman zitzaion hasera hezkuntza jarduerari  10 irakasle eta 64 apaizgairekin. Ondorengo urteetan, mekanikako tailerra, ukuilua, eliza, antzokia, futbol zelaia, frontoia, Pake Leku egoitza, igerilekua, eta abarrekin ikastetxea osatuz joan zen. 1967ko abenduan  Lanbide Eskola Baimenduna izatera iritsi zen, eta horrek ekarri zuen urte haietan ikastetxeko geletan elkarrekin izatea, barneko ikasleak ziren apaizgaiak, eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasketak egiten ari ziren Urnieta eta inguruko herrietako ikasleak”.
Urnietako erretratu zaharrak
Argazki liburua
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!