Nafarroako ikastolekin eta Zangozakoarekin bat eginez, Andoaingo axeri-dantza taldea eta txistulari banda Nafarroa Oinezen izan zen ikuskizun ederra eskainiz. Ezagun ez duenarentzat, Andoainen edota Adunan oinarri duen tradizioak ikusmin handia sortzen du. Txalo zaparrada jaso zuten Andoaingo axeriek aurreko igandean, Nafarroa Oinezeko ibilbidean barrena.
Argazkiak | Bideoa