Zizurkilgo Eskola Kirolako kideak, bizikleta gainean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 23a, 13:28

Pasa zen larunbatean, bizikleta irteera egin zuten Zizurkil Goiko Eskola Kirola ekimeneko kideek. Haur eta heldu, berrogei pertsona inguru batu zen irteeran. Goizean goiz, Doneztebera joan ziren autobusez eta ondoren, bizikletaz egin zuten Berarainoko bidea. Eguraldiak lagunduta, egun ederra pasa zuten zizurkildarrek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!