Adinaren arabera, bost mailatan banatuko dira parte-hartzaileak:
-A maila: 6-8 urtekoena
-B maila: 9-11 urtekoena
-C maila: 12-13 urtekoena
-D maila: 14-16 urtekoena
-E maila: 17 urtetik gorakoena
Ipuinen gaia librea izango da, eta euskaraz idatzi beharko dira. Lanen luzerari dagokionez, hauek dira bete beharreko baldintzak:
-A maila: orrialde 1
-B maila: 2 orrialde
-C maila: gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde
-D maila: gutxienez 3 eta gehienez 8 orrialde
-E maila: gutxienez 5 eta gehienez 12 orrialde
DIN A-4 neurrian aurkeztu behar dira, makinaz edo ordenagailuz idatzita. Lan bakoitzaren bi kopia entregatu behar dira, Zizurkilgo udaletxean edo Aurrerako udal bulegoetan.
Izenburuaren alboan, egilearen izengoitia eta adina jarri behar dira, egilearen nortasuna gordetzeko. Lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta bertan jarriko dira egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina. Gutun-azalaren kanpoaldean, lanaren izenburua eta egilearen adina bakarrik jarriko dira.
Sari-banaketa abenduaren 19an izango da, eta sariak ere adinaren araberakoak izango dira:
-A mailako 1. saria: oparia / 2. saria: oparia
-B mailako 1. saria: oparia / 2. saria: oparia
-C mailako 1. saria: 90 euro / 2. saria: oparia
-D mailako 1. saria: 150 euro / 2. saria: oparia
-E mailako 1. saria: 450 euro / 2. saria: oparia