Homologazio frogak Arratzainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 23a, 12:33

Joan zen astean FIFAko langile batek Arratzaingo futbol zelai berria homologatu zuen. Jarraian Billabona FKE-ek homologazioaren inguruan bidalitako oharra:

Argazkiak

“Aurreko astean, FIFAk homologaturik duen Eskoziar  enpresa bateko langilearen bisita jaso genuen Arratzaingo futbol zelaian. Bertan zelaiaren kalitatearen azterketa egin zuen froga desberdinen bidez. Arratzainen jarri den belar artifizialeko zelai berriak, ITALGREEN etxeak jarritakoa, trikolorra eta 60 milimetrotako altuera duena, FIFAko mailarik altuena du, 2 izarrekoa eta froga hauetan kalitate hori duen ala ez aztertzen aritu ziren.

Egindako frogak desberdinak izan ziren eta zelaiaren puntu desberdinetan errepikatzen zituzten. Froga guztiek, zelaiaren portaera eta baloiaren portaera zelaian neurtzen zuten. Konpaktazio edo gogortasun frogak, baloiaren botearen portaera, baloiaren higidura eta abiadura zelaiaren gainean, ea.

Esan, 2 izarreko zelaietan internazional mailako partidak jolastu daitezkeela, eta nahiz eta zaila izan horrelako partida bat ikustea Arratzaingo futbol zelaian, klubari dagokionez, jarritako zelaia maila altuenetarikoa dela frogatzeko balio izan duela proba honek eta jarritako belarraren kalitate altua berresteko balio duela”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!