Lekaio Kultur etxean edergintza tailerra antolatu dute, azaroan izango dena. Teorikoa eta praktikoa izango da, talde txikietan eskaintzeko aurreikusia. Ikastaroan azalaren zainketa eta automakillajeari buruzko informazioa eskainiko da. Datozen azaroaren 6an eta 13an burutuko da eta parte hartzeko 24 urte beteak izan beharko dira. Ikastaroa doakoa izango da. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute. Izena emateko telefono zenbakia: 635 719 950.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!