Herri batzarra larunbatean, Urigainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 22a, 19:42

Andoaingo EH Bilduk bere militantzia deitu du larunbat honetan Urigainen egingo den bilerara, “2011-2015 legegintzaldiko balorazioa eta datozen Udal hauteskundeak” izenburupean. Goizeko hamarretan hasita, Udal politikagintzaz jardungo dute: “Duela lau urte, udaletxeko Udal gobernura ailegatu ginen EH Bilduko kideak. Lau urte hauetan hauteskunde kanpainan erabili genuen hari-matazari forma ematen jardun gara, aurreikusten genituen proiektu eta egitasmoak martxan jarriz”. Guztien artean “oker egindakoez eta egoki bideratutakoez” hitz egiteko unea iritsi zaiela ohartarazi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!