Bastero pareko edukiontziak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 22a, 19:42

Andoaingo EAJ-PNVk Udal Gobernuari Eskola kalea eta Txistoki pasealekuaren bidegurutzean kokaturiko edukiontzien kokalekua alda dezala eskatu dio, hainbat bizilagunek kexa adierazi dutelakoan. Arazoa udaberritik datorrela diote, merkatu plazan hobekuntzak egiten hasi zirenetik. Bertatik lur azpiko edukiontziak kendu eta horren ordez beste berri batzuk jarri dituzte errepidearen ertzean, Ondarreta kaletik eta Bastero kulturgunetik gertu. Bertako bizilagunentzat arazo dela iritzi dio EAJ-PNVk, ohar bidez igorri duen kexan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!