Foru Aldundiak eskualdeko bus zerbitzuari buruzko bilera irekia deitu du Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 22a, 11:35

Hainbat kontzesio edo emakida berritu behar direla aprobetxatuta, 2015eko urte hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak sailak bus zerbitzua handitu eta hobetu nahi du.

Eskualdeko bilera:
Urriak 22, asteazkena. Biteri. 18:30. Hernani.

Kronika:

Hainbat kontzesio edo emakida berritu behar direla aprobetxatuta, 2015eko urte hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak sailak bus zerbitzua handitu eta hobetu nahi du. Horretarako, herri arteko bus zerbitzuan Aldundiak %36 gehiago inbertituko duela eta 57 lanpostu sortuko dituela iragarri du. Larraitz Ugarte diputatuak agerraldia deitu zuen hobekuntza horien berri emateko. Erabakiak urtebeteko parte-hartze prozesuaren ondorioz hartu dira, Gipuzkoako 56 herritan egin direnak. Aldaketa orokor nagusiak:
•    Ordutegien luzapena: 06:00-06:30ean hasi eta 22:00-22:30ean bukatu.
•    Ospitaleak: Gaua pasatzera joan behar duten pertsonek edo afaria eman ondoren etxera itzuli behar dutenek bidaia autobusez egiteko aukera izango dute.
•    Herrietako jaiak: Herrietako jai egutegi berezia egingo da egun horietan zerbitzua indartzeko, batez ere gauetan.
•    Gauetako zerbitzua: Hainbat zerbitzu hobetu dira, ostiral iluntzetan adibidez.
•    Garraio aldaketak: Saio berezia egin da aldaketak koordinatzeko Eusko Treneko, Renfeko nahiz Bizkaibuseko zerbitzuekin.

Aldaketak Buruntzaldean
•    Eskualdeko herrien arteko lotura areagotu egingo da.
•    Ospitalera lotura: Donostiako ospitalearekin lotura hobetuko dute.
•    Unibertsitatera lotura: Andoain-Urnieta-Hernanitik areagotu egiten dira.
Gaueko zerbitzuak: asteburuetan bereziki.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!