Urnietako Udalak, Gizarte Zerbitzuen sailaren bidez, mendekotasuna duten adineko pertsonei eta pertsona horiek etxean zaintzen dituztenei buruzko lan bat burutuko du. Udalak iragarri duenez, “asmoa mendekotasuna duen adineko pertsonaren nahiz zaintzaileen iritzia jasotzea da, euren bizi-kalitatea hobetzen lagundu ahal izateko”. Informazio hori gizarte langileek bilduko dute, etxez etxeko bisiten bidez. Aldez aurretik telefonoz harremanetan jarriko dira, eguna eta ordua zehazteko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!