Mikel Iturria urnietarrak beste urte batez Euskadi fundazioan jarraituko du, elite eta 23 urte azpiko mailan. Kontinental mailako profesional taldean bi urtez egon eta gero, maila horretako taldea desagertu denez afizionatu mailan arituko da denboraldi berrian. Etorkizun handiko txirrindularia da, ea zortea aldeko duen 2015. urtean.