Jubilatuen irteera Gernikako azokara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 21a, 16:30

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, urriaren 27an, jubilatuek irteera izango dute Gernikako azken asteleheneko azoka entzutetsura. Goizez Gernikako azokan murgilduko dira, bertako giroa ezagutzeko. Bazkaria Arteagako Kanala jatetxean izango dute. Arratsaldea libre:

Bazkariko menua: Patatak Errioxako erara, saiheski eta txorizoarekin. Legatza piper gorriekin. Gazta-budina esne goxokiarekin. Kafea. 25 euro

Antolatzailea: Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea (943693930).

Irteera: Larraul (07:00). Zizurkil Goia (07:30). Aduna (07:45).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!