Psikomotrizitate tailerra Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 21a, 12:03

Zizurkilgo Udalak psikomotrizitate tailerrak antolatu ditu 3-5 urte arteko haurrentzat.Tailerrak ostegunetan izango dira, Pedro Mari Otaño ikastetxean, arratsaldeko 17:30etik 18:30era bitartean, azaroaren 6an hasi eta urtarrilaren 29ra bitartean. Lurdes Gorostegi izango da tailerren irakaslea.Aurrerako udal-bulegoetan eman behar da izena, urriaren 31 bitartean. Gehienez 15 ume onartuko dira eta tailerren prezioa 30 eurokoa izango da.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!