Sanmieletako III. balkoi eta erakusleiho lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 16a, 15:14

On Bizi elkarteak Sanmieletan modu askotara parte hartu du. Besteak beste, balkoi eta erakusleiho lehiaketa antolatuz. Aurreko ostegunean lehiaketan irabazleak elkartu zituen, sari banaketari ekiteko. Lehiaketaren atal bakoitzeko bina lagun saritu zituzten.

Argazkiak | Sarituak:

  • Erakusleiho onenari lehen saria: Leo ileapaindegia. Saria: Spa saioa eta bi lagunentzako afaria.
  • Erakusleiho onenari bigarren saria: Gaztelo gozotegia. Saria: 100 euroko erosketa txartela.
  • Balkoi onenari lehen saria: Belen Izagirre. Saria: Tablet bat.
  • Balkoi onenari bigarren saria: Gautena. Saria: 100 euroko erosketa txartela.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!