Oinarrian Susana Trutxuelo historialariak urteurrenerako Udal artxiboak argitaratuko duen lana erabili dute, beste aditu batzuren ekarpenekin osatu dutena. Herriko hiru ikastetxeren esku egongo da DVD formatuan jasotako ikas materialak irakasteko lana. Atal ezberdinetan sailkatu dute: “Andoain herriaren jatorria”, “Andoain: herrixka eta unibertsitatea” edota “Desanexioa, independentzia juridikorantza”.
Udaleko eta ikastetxeetako ordezkariak Ondartez enpresak ikas-materiala prestatzen egindako lanarekin pozik agertu ziren agerraldian.