Joseba Jauregi Txertotako (Goiburu auzoa) semea oso larri eraman zuten Donostiako ospitalera asteartean -urriak14-, etxe horretako teilatutik erori eta gero. Ezbeharra arratsaldeko 16:30etan gertatu zen, teilatura konponketa lanak egitera igo eta bertatik lurrera erori zenean. Nahiko larriak dira 47 urteko herrikideak jasan dituen zauriak; buruhezurrean batik bat. Bizkar hezurra ere kaltetuta dauka.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!