Buruntzaldeko PSE-EEko ordezkariek agerraldia egin dute Andoainen, eskualdeko garapen agentzia hizpide hartuta. Agerraldia kritika egiteko baliatu zuten. Batetik, EAJ-PNVri, aurreko astean egin zuen agerraldian garapen agentziaren proiektua “berea balitz bezala” aurkeztu zuelako. Bestetik, EH Bildu koalizioa gogor kritikatu zuen. Agentziarako proposatu duten izaera kritikatu zuten, “izaera pribatukoa” izango dela salatuz. Euren hitzetan, “Bilduren txiringito bilakatuko da”. Agentziako ordezkaritza aukeratzeko moduarekin ere desadostasuna agertu zuten.