Bihar, urriak 15, Villabonako Udaleko kultura sailak abian jarri duen Zinemazaleen asteazkenak ekimenari hasiera emango zaio, 21:00etan Gurea zineman. Cinema paradiso (ikus trailerra) filma ikusteko aukera izango da lehen saioan. “Urritik apirilera, zinezaleentzako pelikula bat jarriko dugu hilero, beti asteazkenetan, 2 eurotan. Gaur egungo karteleran ez dauden pelikulak izango dira; batzuetan klasikoak, eta beste batzuetan azken urteotako filmak, baina betiere kalitatezko zinema”, argitu dute antolatzaileek.