2. eskuko azoka, hileko hirugarren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 14a, 11:57

Hemendik aurrera, 2. eskuko azoka antolatuko da Zizurkilen, hileko hirugarren larunbatean. Goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean, nahi duen edonork postua jartzeko aukera izango du. Postua jartzeko baldintza bakarra izango da aurrez izena ematea, Udalaren Aurrerako bulegoetako 943692495 telefonora deituta.

Postua jarri nahi duenak eraman beharko ditu aulkia, mahaia edo posturako behar dituen gainerako materialak.

2. eskuko azoka Aurrera plazan egingo da, baina, euria eginez gero, Otañoko frontoian antolatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!