Pegatinazaleen bilkura Villabonako Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 13a, 16:03

Hitzordu berezia izan zen joan zen larunbat goizean Villabonako Gaztetxean, Euskal Herriko pegatinazaleak bildu baitziren bertan. Urtero Euskal Herriko txokoren batean egin ohi duten bilkuran, gai ezberdinen pegatinen erakusketa egitearekin batera, euren bildumetan ez dituzten pegatinak eskuratzeko aukera izaten dute pegatinazaleek. Aurtengo antolatzailea Zigor Leunda billabonatarra izan da. Larunbat goizeko hitzorduaren berri jakiteko, jarraian ageri diren argazkiak eta bideoa ikustea bezalakorik ez.

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!