Haur masaje tailerra egingo dute Bihurri haurreskolan, urriaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan. Masajea noiz, non eta nola eman irakasteaz gain, guraso eta haurrarentzako onurak azalduko dituzte. Tailerra, gainera, doan izango da.
Informazio gehiago bihurri@bihurri.com helbidean edo 943305852 eta 636156985 telefonoetan.