Iritsi da elikagai bankuaren urteko hirugarren banaketa egiteko ordua. Aurrekoetan moduan, Udalak bolondresen laguntza behar du elikagai sortak egiteko. Beharrean diren familia bakoitzaren ezaugarrien araberako sortak egin behar dira. Hitzordua, larunbatean, urriaren 18an izango da, Zizurkilgo Udalak Karidadeko bentan duen lokalean. Bizpahiru txanda egingo dira goizean zehar sortak egiteko. Izena eman nahi duenak Aiztondo gizarte zerbitzuetara jo dezake edo telefonoz 943.69.39. 30 telefonora deitu. Herriko 70 bat familiari laguntzen die Zizurkilgo elikagai bankuak.