Eskola Kirola martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 10a, 18:54

Ikasturtea hastearekin batera, Eskola Kirola ekimena martxan dago. Ikasturte honetan  320 haurrek hartuko dute parte ekimenean, Aita Larramendi ikastolakoak 125, La Salle-Berrozpe ikastetxekoak 145 eta Ondarreta ikastetxe publikokoak 50. Allurraldetik adierazi dutenez, “taldekako kiroletan  zein banakako jardueretan trebatuko dira ikasturte guztian zehar, prestaketa saio eta lehiaketen bitartez”.

 
Banakako kirolen artean aukera zabala dute: atletismoa, eskupilota, pala, zesta punta, gimnasia erritmikoa, judoa, karatea, igeriketa, txirrindularitza eta golfa.
Taldekako kiroletan, aldiz, haur guztiak hiru kirol jardueretan ikasi eta arituko dira: alebinen kasuan (5.-6.mailak) urriaren 11n hasiko dira, mutilak eskubaloian eta neskak areto futbolean, eta benjaminen kasuan dagoeneko hasi dira “Kirola Bizi” deituriko jardunaldiaren bitartez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!