Buruntzaldeako EAJ-PNVren ordezkariek agerraldia egin zuten Lasarte-Orian, eskualdeko Garapen agentziaren sorrera aldarrikatzeko. Agerraldian adierazi zutenez, agentziaren proiektua lantzen hilabeteak daramatzate. Besteak beste, ekonomia suspertu eta enplegua eta turismoa sustatzea izango dira agentziaren helburuak, gaur egun udal bakoitzetik sustatzen diren esparruak. “Proposatzen ari garen agentziak onurak ekarriko dizkie udal guztiei elkartuago eta koordinatuago izateaz gain, indar gehiago eman eta eraginkorragoak bilakatuko lituzkeelako”, argudiatu du Alkortak.