Egurra lantzeko tresnen erakusketa Larraulgo museoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 10a, 13:01

Egurra lantzeko tresnak erakusgai dira Larraulgo museo etnografikoan. DINA-7 taldeko kideek urtero antolatzen dute erakusketa bereziren bat, eta aurten, egurra hartu dute ardatz gisa. Garai batean basoan egurra botatzeko behar ziren tresnetatik hasi, eta hura lantzeko premiazkoak zituzten tresnetara, 165 pieza daude ikusgai; arpanak, trontzerrak, aizkorak, taratuluak..., denetarik aurki daiteke bertan. Egurra garraiatzeko behar zituzten gailuak ere ikusgai daude, egurraren prozesu osoa erakutsiz. Atzo zabaldu zuten erakusketa, eta urtarrilaren hasiera arte izango da ikusgai. Hilabeteko lehen igandetan zabaltzen ditu ateak Larraulgo museoak eta interesa duten taldeek, 688 803 608 telefonora deituz ere lotu dezakete erakusketa bisitatzeko hitzordua.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!