Udazkeneko ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabalik, urriaren 22ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urriaren 9a

Abian dira dagoeneko Villabonako Udaleko kultura sailak urte osorako antolatutako ikastaroak. Udazkenera begira bideratutako ehungintza tailerrean nahiz ilustrazio tailerrean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko urriaren 22ra arte. Udaleko kultur saileko bulegoan (09:00-12:00). 943691655 / kultura@villabona.net:

Ehungintzako tailerrak

Ehungintzako tailerrak, Virginia Ameztoyren eskutik. 3 orduko 3 tailer, 3 hilabetetan zehar.

-Ehungintza, serigrafia eta teknika: Tailer honetan serigrafiako diseinu bat sortu eta kotoizko kamiseta eta poltsetan estanpatzen ikasiko da. Urriak 25, larunbata. 10:00-13:00. 22 euro

-Nuno felt teknika: Fieltro aeta beste zuntz natural batzuekin bat egitean datza. Zetazko eta fieltrozko fular bat sortzea proposatzen da. Azaroak 22, larunbata. 10:00-13:00. 22 euro.

-Fieltrozko txapelak: Artile merinotik abiatuta, fieltrzoko txapela bat egingo da. Norberak erabakiko du txapelaren diseinua eta kolorea. Abenduak 13, larunbata. 10:00-13:00. 22 euro.

*Hiru tailerren prezioa: 60 euro.

Ilustrazio tailerra

Ikastaro teoriko-praktikoa (praktikoa batez ere), Aitziber Alonsoren eskutik. Bertan liburuen edo ipuinen ilustrazioak egiteko oinarrizko ezagutzak eskainiko dira. 30 orduko tailerra. Azaroak 5-otsailak 25. Asteazkenetan, 19:00-21:00. 110 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!