Gipuzkoako Zero Zabor taldeak gerra aldarrikatu dio edukiontziari, gerra ideologikoa. Guda dantza bidez ere egin dute aldarrikapena: "Zabor edukiontzia birziklatzera!".
Gipuzkoako Zero Zabor ekimeneko kideek jakinarazi dutenez, zabor edukiontzia kaleetan duten hainbat herritara iritsiko dira hurrengo asteetan eta lehenengo ekimena bihar izango da, urriak 10, Andoaingo Karrika auzoan (Aiztondo kalea 10. zenbaki parean). “Bertako Udal-agintariei arduraz jokatzeko eta zabor edukiontziak kaleetatik kentzeko eskatuko diegu. Izan zaborra, zarama edo zakarra, beti izango baita arazoa”.