San Esteban erretegiak ateak itxi zituen igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Duela 41 urte, San Esteban egunez erretegia ireki zuten Goiburun. Ondorengo urteetan lan eta lan aritu dira Juan Lopez de Munain eta Mari Karmen Txapartegi senar-emaztea. Erretiroa hartzeko garaia iritsita, ordea,  jatetxearen ateak ixtea erabaki zuten. Igandean itxi zuten, etxekoak eta lagunak bertan zirela. Merezitako atsedena hartuko dute aurrerantzean. Esker ona adierazi dute, Aiurri bidez: “Esker ona adierazi nahi dizuegu azken aste hauetan agurtzera etorri zaretenoi eta 41 urte luze hauetan bezero izan zareten guztioi. Mila esker”.

Hemeroteka: Juan eta Mari Karmeni elkarrizketa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!