1. 2009-14 bitartean EHIren lana baloratzea.
2. 2014-18rako EHIk proposatzen dituen lan-ildoen azterketa, balorapena eta, hala iritziz gero, proposamen berriak egitea.
Aktiboki parte hartu nahi duenak, urriaren 10a baino lehen eman dezake bere iritzia, idazkaritzara deituz 943692321 edo e-maila bidaliz zubimusu@ikastola.net
Lehen bilera urriaren 14an izango da Txermingo liburutegian 15:15etan eta 19:00etan. Ordu batera ala bestera azaltzeko aukera luzatu dute ikastolako kideek.
"Hitza EHIn bazkidetuta gauden ikastola guztiena da orain.
Har dezagun parte aktiboa, jaio berria den Zubimusu ikastola kooperatiba honetan. Elkarrekin ikas eta egin dezagun bidea".