Zizurkilgo Pello Mari Otaño plazako zuhaitza guztiz kimatu zuten atzo. Pasa zen astean azterketak egin zizkioten zuhaitzari Fraisoroko teknikariek eta egoera txarrean zegoela ondorioztatu zuten. Zuhaitzaren enborraren erdia ihartuta zegoen, eta ondorioz, pisu gehiena alderdi baten gainean zuen. Erortzeko arriskua sahiesteko, adarrak kimatu zizkioten atzo goizean; modu horretan pisua kentzea da helburu nagusia. Neguan, kendu egingo dute zuhaitza eta herritarren artean erabakiko dute zein beste zuhaitz landatu. Zuhaitza botatzearekin batera hasiko dira plazako zorua eraberritzeko lanak.