Andoaindarrak Realaren historian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 7a, 20:33

1909an Real Sociedad futbol taldea Donostian eratu zenetik, Andoaingo herriarekin modu batera edo bestera lotura izan duten hamazazpi jokalari izan dira elastiko zuri-urdina jantzi dutenak. Lehena Silverio Izagirre dugu, eta azkena oraingoz, Jon Gaztañaga. Zerrenda horretara, Andoainen jaio izan direnak, bizi izan direnak, edota Euskalduna futbol taldean jokatu dutenak bildu dira.

Zerrenda osoa:

Ez dira ugari, baina banan bana erreparatuz gero, datu bitxiak topa daitezke: Europa nahiz munduko mailako txapelketetan jokatu dutenak (Joko olinpikoak, Errekopa, UEFA...), Espainiako liga irabazitakoak, Espainiako selekzioarekin jokatutakoak, partida ofizialik jokatu gabeak eta 330 partidatik gora jokatutakoak...

1. Silverio Izagirre Sorzabalbere
(Donostia, 1898).
Aurrelaria. Euskalduna: behe mailetan.
RS: 1920-1923. Guztira, 37 partida.
Anbereseko Joku Olinpikoetan parte hartu zuen 1920an, Espainiako selekzioarekin partida bakarra jokatu zuen, txartel gorriagatik kanporatu zuten. Zamora atezainak ordezkatu zuen.

2. Juan Cruz Artola Iartza
(Andoain, 1911).
Erdilaria. Euskalduna: behe mailetan.
RS: 1935-1936 (1. maila). 9 partida.

3. Fidel Arrieta Gorosarri
(Andoain, 1916).
Aurrelaria. Euskalduna: behe mailetan.
RS: 1934-35 eta 1941-42 (1. maila).
36ko Gerran kartzelan eta langile batailoietan egon ostean, futbolean jarraitu zuen.
Euskalduna: 1944-48 (erregional maila).
Entrenatzailea: Euskalduna (1947-48, erregional mailan, Sabino Urrarekin).

4. Juan Mari Lasa Garmendia
(Ordizia, 1931).
Defentsa. RS: 1952-1958 (1. mailan).
27 partida. Real Union: 1958-59.
Entrenatzailea: Euskalduna (1966-1968 eta 1974-1975, 3. maila). Cordoba (1976-1978, 2. maila).

5. Jose Antonio Irulegi Garmendia
(Lasarte, 1937).
Defentsa. Euskalduna: 1954-1955 (erregional maila).
RS: 1956-1965 (1. mailan lehenengo sei denboraldi, 2. mailan hurrengo hirurak). Gol bat guztira.
Pontevedra: 1965-1971 (1. maila).
Entrenatzailea: Coruña (1973-74, 2. maila); RS (1975-78, 1. maila); Espanyol (1978-80, 1. maila); Murtzia (1980-82, 1. maila); Xerez (1987-90, 2. maila); Levante (1990-91, 2. maila); Mallorca (1994-96 2. maila); Villarreal (1996-99, 1. eta 2. mailatan).

6. Rafael Mendiluze Elizondo
(Andoain, 1939).
Erdilaria. Euskalduna: behe mailetan eta lehen erregional mailan (1957-1958).
Sanse: 1958-1960.
RS: 1961-1973 (1965-66 eta 1966-67, 2. mailan; gainerakoak, 1. mailan). Guztira: 309 partida, 32 gol.
1967an Puertollanoko partidan, lehen mailara igo zen jokalarietakoa.
1971n Gipuzkoako kirolaririk onena.
Entrenatzailea: Sanse (1982-1985); Real Union (1985-1986).

7. Pedro Iguaran Arandia
(Lasarte, 1940).
Defentsa. Euskalduna: 1961-62 (3. mailan). Alaves: 1963-1964.
RS: 1964-71. (1. eta 2. mailan).
Guztira, 87 partida.

8. Julio Marieta Alkiza
(Donostia, 1941).
Atezaina. RS: 1960-1963 (1. eta 2. maila).
Ez zuen partida ofizialik jokatu.
Euskalduna: 1965-66 (3. mailan).
21 partida.
9. Jose Ramon Esnaola Larburu
(Andoain, 1946).
Atezaina. Euskalduna: behe mailetan eta 3. mailan (1964-1965).
RS: 1965-1973 (lehen bi denboraldiak 2. mailan). Guztira, 181 partida.
Betis: 1973-1985. 372 partida.
Entrenatzailea: Betis (1990-1993 eta 1996-2000), 1., 2. eta 2.B mailatan.

10. Jose Miguel Arregi Aranzegi
(Tolosa, 1941).
Aurrelaria. Euskalduna: 1961-65 (3. mailan).
RS: 1965-1970 (lehen bi urteak 2. mailan, ondorengoak lehen mailan).
Guztira, 28 partida, 39 gol.

11. Jose Antonio Corcuera Oca
(Andoain, 1948).
Erdilaria. Euskalduna: behe mailetan, eta 3. mailan (1965-1966).
RS: 1966-69 (2. Mailan), eta 1969-75 (1. Mailan). 1968-69ko igoera famatuan parte hartu zuen. UEFAn jokatu zuen.
Guztira, 138 partida, 12 gol.
Cordoba: 1975-1977.
Guztira, 60 partida, 7 gol.

12. Pedro Mari Artola Urrutia
(Andoain, 1948).
Atezaina. Lengokoak: behe mailatan.
Sanse: 1967-1968.
RS: 1968-75 (1. mailan). 35 partida.
Bartzelona: 1975-1984 (1. mailan). Guztira, 186 partida. Europako Errekopa, UEFA eta Superkopa jokatu zituen. 1977-1978an Zamora trofeoa eskuratu zuen (golik gutxiena jasotakoa).
Sariak: 1977-78, 1980-81 eta 1982-83 (errege kopa); 1978-79, 1981-82 (errekopa); 1982-83 (liga); 1983-84 (Europako superkopa).
Espainiako selekzioa: 1979-1980.

13. Jose Mari Artola Urrutia
(Andoain, 1944).
Defentsa. Euskalduna: behe mailatan eta 3. mailan (1967-1968).
RS: 1969-71. Partida bat jokatu zuen.
Euskalduna: 1973-74 (2. erregionala).

14. Marcelino Arano Zarranz
(Andoain, 1956).
Defentsa eta erdilaria. Sanse: 1974-80.
RS: 1980-82. Partida ofizialik ez.
Sariak: 1981 eta 1982, Espainiako liga.

15. Xanti Bakero Eskudero
(Goizueta, 1958).
Erdilaria, defentsa. Añorga: behe mailak. Palencia: 1979-1983 (2. mailan).
Hercules: 1983-86 (1. eta 2. mailatan).
RS: 1986-1989. 90 partida, 3 gol. Europako errekopa eta UEFAko txapelketetan ere jokatu zuen.
Guztira: 21 gol (1. eta 2. mailatan).

16. Mikel Loinaz Balda
(Andoain, 1967).
Aurrelaria. Asparren, beheko mailak.
RS: 1986-93. 48 partida, 12 gol.
Hiru denboraldietan UEFAn jokatu zuen.
Villarreal: 1993-94 (2. maila). 30 partida, gol bat.
Eibar: 1994-97 (2. maila). 68 partida, 13 gol.
Sabadell: 1999-00 (2.B maila) 25 partida, 4 gol.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!