Oinargi dantza taldeak antolatuta, Dantzari txiki eguna izan zen joan zen larunbatean Villabonan. Bertan izan ziren Irura, Anoeta, Albiztur, Leaburu eta Amasa-Villabonako dantzari txikiak. Goizean zehar herrian kalejira egin eta auzoz auzo emanaldiak eskaini ostean, Errebote plazan izan zen emanaldi nagusia. Eguraldi ederra lagun, giro onean igaro zen gaztetxoen festa.