Herri kirolak eta bazkari herrikoia gaur Xoxokan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 6a, 10:48

Xoxokako jaien hasiera, gaurtik hasita:

Urriak 6, astelehena

  • 12:00 Jaien hasiera.
  • 12:30 Herri kirolak: Telleria eta Mugerza anaiak elkarren aurka. Ondoren, trikititxa.
  • 14:00 Bazkari herrikoia Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus bertsolariekin Adarra jatetxean.
  • 23:30 Elustondo anaiak.

Astearteko egitaraua:

Urriak 7, asteartea
17:00 Idi proba: Egueseko J.Mari Elolaren idiak Portxetako J.Luis Agoteren idien aurka. 20 minutuz 550 kiloko harriarekin.
20:30 Zahagi-ardoa. Edaria doan, janaria bakoitzak berea eramanda.
23:00 Gau sorpresa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!