Hitzordu berriak asteburu honetan eta hurrengoan Irunberrin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 3a, 20:06

Irunberri elkarteak zailtasunei aurre egiten asmatu du urte hauetan guztietan, eta orain ez da gutxiago izango. Ekimen sorta burutuko duela iragarri zuen eta dagoeneko lehen ekitaldiak antolatu dituzte. Hasteko, larunbat honetan futbolin txapelketa antolatu dute arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Bikoteko sei euro ordaindu behar da. Sarien artean afariak zozketatuko dituzte.

Euskal garagardo azoka:

Euskal garagardo azoka:
Urriak 9, 10 eta 11.
Lorratzak taldea zuzenean arituko da urriaren 10ean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!