Garobel aldera Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urr. 2a, 12:15

Urriaren 12an, igandearekin, Garobel aldera irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Agiñiga (Maroño) herritik abiatuta Tologorrira igoko dira aurrena, Somo eta Eskutxi gainetatik jarraitzeko. Handik Unginora abiatuko dira Atatxatik (Ataka) beheruntz abiatu eta berriz Agiñigara iristeko:

Argazkiak

Irteeran parte hartzeko Aizkardiko 649717182 telefono zenbakira deitu behar da 20:00-22:00 artean edo elkartera gerturatu ostegunetan ordu tarte berean. Azken eguna: Urriak 9. Irteera goizeko 07:00etan izango da Olaederra kiroldegi paretik. Ibilaldiko 20 kilometroak egiteko sei ordu beharko direla aurreikusi dute antolatzaileek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!